IMANOL IN MEMORIAM * BOLONA-MOLONA

Autorea: Imanol

EAN: 8436007080547

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

2004ko Ekainaren amaieran Imanol joan zitzaigun. Disko hau, bere azken proiektua duzu, sehaska kanten mundua argitzera eta xamurtzera datorren diskoa. Gure kantutegiko ahotsik sakon eta sentikorrenetakoari eskaintzen diogun omenaldi xume eta zintzoa. Imanol-ez gain, bere kide hurko izandako zenbait kantari ere gehitu dira honako lanari bukaera fina ematearren: Txema Garcés, Antton Valverde, Niko Etxart, Pier-Paul Berzaitz eta Iñaki Eizmendi, besteak beste.

————————–

1.- Haur kanta II-III
2.- Sehaska kanta (Amaren bularra) (Niko Etxart)
3.- Sehaska kanta
4.- Rin del Angelito (Iñaki Eizmendi)
5.- Kopla berriak
6.- Aurtxo txikia (Pier Paul Berzaitz)
7.- Naiari
8.- Nana de la mora (Agustin Errotabehera – Montse Zabalza – Nagore Becerra)
9.- Zeru azpian
10.- Sehaska kanta IV (Antton Valverde – Iñaki Eizmendi)
11.- Amasemeak oherakoan
12.- Para nosotros

————————-

Diska berri honekin
Eskeintza berezi bat
luzatu nahi nuke:
Une ilun eta larrietan
ene ogi, ene laztan,
ene arnas, eta babes,
izan ditudan ehundaka ta
ehundaka lagun eta
musikari guztiei.
Lagunok badakizue,
Euskal Herrian amorrain
izatea zail da benetan…
poesiaren mundu ameslaria
dut maite, eta kantak
egunetik egunera hobeto
egitea da ene helburu
bakarra, eta ez da gutxi!