IN BITTER PINK (2 CD)

Autorea: Los Bichos

EAN: 8436007085047

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2015

PVP originala: 11.95 €

Erosi

Sinopsia

In bitter pink, Los bichos: Tira, orain sustapen-orritxo bat. Hau izorramena! Kontu hau ez da sekula bukatuko. Eta ze ostia erranen dut eta nola azalduko duk? Txorakeria hauek gorroto ditut. Betikoa erranen dut. Fan bat naizela, abestiek dutela garrantzia… Beti gauza bera erraten dut. Izan ere, zinez diot, egiten dugunari buruz ez daukat asko gehiago errateko. Hobeto erranda, ez daukat ezer errateko. Baina, zoro-zoroan, lerro batzuk bete ditut jada… eta aurrera egin behar dut.
Zerbait bururatuko zait. Ikustagun.

Bitter Pink album bikoitza da, abestiz bete-betea. Bikoitza edo hirukoitza ere izan zitekeen, eta erraten dudana ez da ahoberokeria. Estudiora sartu aurretik bahealdi galanta egin behar izan genuen, mota guztietako istilu askoren artean, gure bizitzan eta kanpoan; baina orain ez daukat kontatzeko gogorik, ez dut denbora galdu nahi.

Bitter Pink diskoak anaia txiki bat dauka, beste zigilu batean laster aterako dena; baina, jakingo balu, negar egingo luke, abortuaren ostean linboan geratu zenarengatik. “Color Hits” atera ostean, bi urteko itxaronaldi larrigarriaren ondoren, zinez erranen dizut gorriak ikusi ditudala, erraten den bezala, eta horregatik biziki emankorra izan naizela; ezin lo egin, eta abesti mordoa sortu ditut batera (berrogei inguru). Zer eginen diogu, bada. Ez da nahita izan. Aurretiazko zirriborroak zabor hutsa dira. Berezkotasunak urrea balio du. Sinesten badidazu edo ez badidazu, erraten dizudana ia erlijioa da niretzat. Eta horrela hartu du kolore hori, ia berez, arrosa mingots hori. Eta argi gera dadila ez naizela benetan ari. Berezkotasuna urrea bada, ironia nire thrill-a da. Hiruko erregelak funtzionatzen du, kristorena da, goizero ispiluaren aurrean zure atsekabeei eta zure buruari sano barre egin –pixka bat, gehiegikeriarik gabe– eta edozein bonbardaketa pairatuta ere ez zara larritzen. Zailduta zaude, Cantimpalos txorizoa baino onduago. Ba, hori guztia dago Bitter Pink albumean. Nire bizitzan estreinakoz nahiko pozik nago grabaketa batekin. Uste dut gure erraien zati handi bat hor geratu dela betiko, eta hamaikagarren aldiz errango dut, eta errateari ez diot inoiz utziko: den-dena egiten da, orain ere, fan alu baten ikuspegitik, egunetik egunera gehiago zoratzen gaituen musika puta honekin izorratzen jarraitzea besterik nahi ez duen fan alu baten ikuspegitik. Ze tragikoa geratu zaidan, e?… Malko txiki bat, Charlygatik. Izugarri ongi izatea espero diat, motel, hire gaixotasunak gainditu hau. Uste diat Asio eta biok ahal dena baino gehiago egin diagula hiregatik, badakik non gaituken.  Hori ere Bitter Pink da. Orain Jesus dugu gurekin, bateria on demonioa, eta hozka eta atzamarka egiteko prest gaude. Eta aldatzeko prest, noski. Etengabeko aldaketagatik izango ez balitz, jotzea eta diskoak egitea aspergarria izango litzateke.  Hori ere Bitter Pink zen. Kontzeptu batekin jolasean hasten zara, eta oharkabean, kontzeptu horrek jaten zaitu. Den-dena arrosa eta mingotsa bihurtu zait; eta, egia erran behar badut, izugarri gustatzen zait. Lortu dut. Zerbait idatzi dut; beraz, kito, beste zerbaiti ekingo diot. Abentura hau guztia goza dezazula.
Hurrengora arte!

Josetxo Ezponda (1991)