ITXARON BEHARRA EZ DA ITXAROPENA

Autorea: Governors

EAN: 8436007082435

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2007

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Governors taldea Arrasatekoa da eta J. Sangre du proiektuaren bultzatzaile eta gidari. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. J. Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. J. Sangreren eskarmentua handia da eta bere proiektu berri honek gora egiteko bitarteko handiak ditu.
Governors laukotearen diskoa ekainaren 25ean hasi zen da grabatzen Garate estudioan Haritz Harreguy teknikaria, eta Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzailea da ekoizlea. Nahasketak Elkar estudioan egin ditu Cesar Ibarretxek Jimirekin batera.Governors taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua.