ITXAROPENAREN ERTZEAN

Autorea: Jare

EAN: 8436007084019

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2011

PVP originala: 12.95 €

Erosi

Sinopsia

Berriro ere, euskal rockaren emaitza paregabe batekin gatozkizue. Orain arte arakatu gabeko zokoak aurkitzeko argi distiratsua sumatzen da gure inguruan. Argi hori JARE da, euskaraz kantatutako rockaren patente berria, mota guztietako musikazaleentzat egokia; Hard rock, pop musika eta rock alternatiboaren artean kokatu beharko genuke talde hau. Esperientzia eta gaztetasuna biak daude proiektu honetan.
Horren ideia 2010eko amaieran sortu zen Mikel eta Gorka Bizar (Idi Bihotz eta Flyn’Freak ohiak)anaien ekimenez. Zazpi disko eta seirehun baino kontzertu gehiagotan parte hartu izan dute. Horiekin batera belaunaldi berriko musikari paregabeak daude: Jagoba Ormaetxea eta Iñigo Benito (Autostereo), eta Kepa de Miguel.