KENOPSIA

Autorea: Mila Modu

EAN: 8436007088000

Edizio data: 2023

PVP originala: 11.50 €

Erosi

Sinopsia

HOR KONPON taldeko kantari Xabier Yanizek 2019an jarri zuen martxan MILA MODU taldea, Andoni Campos, Oscar Arlanzon eta Rober Ferreirorekin batera. Oñatiko taldeak orain arte Absurdoaren Paradisua (Elkar, 2020) eta INTRA (Elkar, 2022) estudio-lanak aurkeztu ditu. Orain, berriz, Kenopsia izenburukoaren txanda da. Kenopsian, aurreko lanetan bezala, taldeak 90eko hamarkadaren rock-popen ildotik jarraitu du, baina Miren Fernandezen sintetizadore eta teklatuekin baliatuz, registro berriak bilatu ditu, abesti koloretsuagoak, freskoagoak eta potenteagoak lortuz. Diskoa Dolby Atmosen nahastuta dago. Normalean jendez beteta egoten den baina une jakin batean hutsik dagoen leku batean kokatzen garenean, emozio berezia izaten dugu. Emozio hori adierazten du ‘kenopsia’ hitzak. Kenopsia edozein geltokitan kokatuta egon daiteke, non bizitzak, istorio pertsonalak, nahiak, aldarrikapenak eta amets anonimoak elkartzen diren.