KONPLIZEAK

Autorea: Jabier Muguruza

EAN: 8436007082336

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2007

PVP originala: 8.30 €

Erosi

Sinopsia

Konplizeak diska honetan bere ohizko giro dotore eta lasaia topatuko duzu, hiru osagai nagusi dituelarik: Jabierren ahotsa eta eskusoinua, Angel Unzuren gitarra eta Mireia Otzerinjauregiren koroak.

Jabierren testu bat ere badugu, ohi bezala; kasu honetan, galdutako aitaren omenez egindakoa. Hutsune horren itzala, hain zuzen, present egon da diskoaren prestaketa iraun duen urtebetean, emozio desberdinak bertan modu indartsuan islatzen direlarik.

Hori guztia gutxi balitz, luxuzko hiru gonbidatu ditu Konplizeak: Martirio, 80. hamarkadan kopla mundua irauli ondoren, azken urteotan lan miresgarriak kaleratzen ari dena, kopla, bolero jazz eta flamenkoa uztartuz; Gorka Benitez, askorentzat estatuko saxo tenorerik onena eta apurtzailena gaur egun; eta Duquende, flamenko munduan Camaronen oinordeko jotzen dena.

——————————-

Jabier Muguruza: Ahotsa eta akodeoia
Angel Unzu: Kitarra eta bouzuki
Mire