
LEIHOTIK MUNDURA
Autorea: Serge
EAN: 8436007086693
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Euskal musika
Edizio data: 2021
PVP originala: 11.50 €
Sinopsia
Lan berriarekin pauso erraldoi bat eman du SERGE-ek. Gari Berasaluzeren olerki sortarekin ondutako “Enarak itzuli dira” estreinako diskoarekin abiatu zuen bere bakarkako hegaldia. Orain, aldiz, norbere iparrorratza erabiltzearen hautua egin du, bere odol eta izerdiz idatzitako abestiekin, gainezka egiten zieten sentimenduekin, askoz ere proiektu pertsonalagoan.
Debuteko lanean bezalaxe, Zestoako Gaztain estudioan aritu da grabatzen Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean, 2019ko ekaina eta uztaila bitartean. Zortzi dira “Leihotik mundura” osatzen duten abestiak. Entzulea konplize eta bidaide hartzeko adina indar duten istorioak dira, luma delikatuarekin eta poetikoarekin idatziak. Bere doinuek, badute argi izpirik behelaino artean. Itxaropenari zabalduta dagoen leihoa ere bada mundura atera duena, udaberrian berriro enarak itzul daitezen. Baldin eta inoiz joan badira…