LEKEITIOAK (DOBLE)

Autorea: Mikel Laboa

EAN: 8436007082404

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2007

PVP originala: 14.00 €

Erosi

Sinopsia

Euskal Kantagintzaren aintzindaririk enblematikoenaren diskogintzan eguneraturik gabe zegoen LEKEITIOAK diskoa CD formatora egokitzea ezinbesteko lana genuen gurean. Alde batetik, hura zelako euskarri berrira egokitzeko falta zen bakarra eta, bestalde, “Lekeitioak” konzeptuaren azpian Mikel Laboaren esentziarik berezkoena gordetzen delako, bere mundu imaginarioa, imitaezina eta oraindik ere erabat berrizalea eta trasgresorea dena. Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikoitzeko formatoan kaleratutako lanez gain, haren aurreko eta geroko diskoetan ageri diren hildo bereko kantu figuratibo esentzialenak bildu nahi izan ditu artistak, nolabait bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu nahian. Beti ondoan izan dituen Jose Luis Zumeta eta Bernardo Atxaga bidaia-lagun ditu bilduma honetan ere, Laboaren unibertso joria interpretatzeko ekarpen ederra eginez.