(LP) FESTINA LENTE
Autorea: Eñaut Elorrieta
EAN: 8436007089953
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Lp euskal musika
Edizio data: 2026
PVP originala: 23,95 €
Sinopsia
Eñaut Elorrietaren Festina Lente, bere bakarkako ibilbideko laugarren albuma.
Kantagile gernikarrak nazioarteko indie-rockaren erreferente den The National taldeko hain-bat musikari izan ditu bidelagun, bai ekoizpenean, bai grabaketan. Elkarlan horren emaitza konposizioan, soinuan eta ekoizpenean sumatzen da: Festina Lentek koska bat gora egiten du, soinu garbi, zabal eta borobila erakutsiz.
Hamar kantuz osatutako disko honetan intimismotik energia kolektibora egiten du bidea musikak. Ahotsaren hurbiltasuna eta instrumentuen zabaltasuna, hausnarketa eta bulkada, bakardadea eta komunitatea gurutzatzen dira kantu batetik bestera. Horregatik, Festina Lente ez da soilik disko berri bat: artistaren ibilbide osoa bildu eta, aldi berean, etorkizunera proiektatzen duen lana da.
Ikusgarria da Eñaut Elorrietak azken hamarkadetan egindako bidea: bera izateari utzi gabe, etengabe bilakae-ran eta bere bide propioan sakontzen.