(LP KUTXA) JOXE RIPIAU

Autorea: Joxe Ripiau

EAN: 8436007087768

Argitaletxea: Elkar

Edizio data: 2023

PVP originala: 61.95 €

Erosi

Sinopsia

Joxe Ripiau taldeak Esan Ozenki Records-en eskutik 4 disko grabatu zituen. Orain, berriz, birmasterizatuta eta 180 gramoko biniloan plazaratu ditugu luxuzko kutxa batean. Joxe Ripiau Iñigo Muguruzak sortutako eta gidatutako taldea izan zen, Karibe aldeko musika inspirazio-iturritzat hartuta. Hasieran hirukote bat izan zen, Iñigo Muguruzak berak (baxua eta gitarra), Jabier Muguruzak (soinu handia) eta Sergio Ordóñezek (güiro eta perkutsioak) osatuta. 1998an, berriz, laukote bihurtu zen, Asier Ituartek (tronboia) haiekin bat egin baitzuen. Reggae, raggamuffin eta ska nahastu zituzten saltsa, merengue eta kunbiarekin, eta nahasketa horretan oinarritu zen taldearen nortasuna.