(LP) OHARTU

Autorea: Habi

EAN: 8436007087997

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Lp euskal musika

Edizio data: 2023

PVP originala: 18.95 €

Erosi

Sinopsia

Jon Ander Artolak (bateria) eta Yeray Gasconek (ahotsa eta gitarrak) orain dela 5 urte HABI sortu zuten. Geroztik, bi disko (Loratu, autoekoizpena, 2018, eta Koloreak, Elkar, 2020), EP bat (Helmuga, Elkar, 2022) eta Etxekalte taldearekin batera single bat erdi bana (Arimak denboran, Elkar, 2021) plazaratu dituzte. Orain, berriz, Ohartu izenburuko lan berri batekin datoz. Disko berria ere Elkar estudioan grabatu dute, Victor Sanchezen laguntzarekin (egia esan, taldearen hirugarren kidea da Victor). Disko berria inoiz baino zuzenagoa eta rockeroagoa da. Gitarreroagoa, betiere Jonanen bateriak ondo lagunduta. Oraingoan ere Yerayren ahotsaren testura nabarmentzen da. Talde bikaina da HABI, eta, oraindik ezagutzen ez baduzu, disko hau behingoz ezagutzeko aitzakia paregabea da.