LURRA IKUTU BARIK
Autorea: Ruper Ordorika
EAN: 8436007089601
Argitaletxea: Elkar
Edizio data: 2025
PVP originala: 15,95 €
Sinopsia
Hamaika kantu berri dakartza Ruper Ordorikak bere Lurra ikutu barik izeneko album berrian. Hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztenak.
2024an Bakarka bi diskoa aurkeztu ondoren, lan berri bati ekin zion Ruperrek, eta jardun horren fruitua da, urtebete geroago, Lurra ikutu barik. Oñatiarra sortzez, eta, musikari dagokionez, hiritar planetarioa den Ruperrek honako musikari hauek izan ditu lagun diskoa grabatzeko tenorean: Leo Abrahams, gitarrak eta teklatuak (Eno, Blur, Anohni…); Kenny Wollesen, bateria eta bibrafonoa (John Zorn, Bill Frisell…) eta Jon Thorne, kontrabaxua (Lamb…).
Puntako musika-giro honetan, ohiko laguntzaile dituen Arkaitz Miner eta Dani Perezen ñabardurekin batera agertzen dira Ruperren istorio iradokitzaileak, bere lekutik, parerik ez duen lekutik, kontatutakoak. Orotara, hamaika abesti indartsu baina limurtzailek osatzen dute Lurra ikutu barik disko sakon eta inspiratzaile hau.
Hitz egokiari beti adi, Ruperrek, bere testuak ez ezik, Tonino Guerra, Javier Aguirre Gandarias edo Eva Linazasororen hitzak musikatu ditu, baita Testamentu Zaharreko pasarteak ere.
Hogei disko baino gehiago plazaratu eta gero, sendo baino sendoagoa da Ruperren ibilbidea. Eta, hala ere, Lurra ikutu barik lan berri honekin musikariak urrats bat harago eramango gaitu.
Diskoa Víctor Sánchez soinu teknikariak grabatu eta nahastu du Adunako Elkar estudio berrian. LP zein CD formatuetan paratu da salgai, Ramon Zuriarrain margolariaren azal adierazgarri batean bilduta.
Lurra ikutu barik honek geruza eta ñabardura asko ditu, baina Ruperren disko bat da, bete-betean. Musikari handi baten lan berria.