MMXV

Autorea: Mikel Urdangarin

EAN: 8436007085191

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2015

PVP originala: 10.45 €

Erosi

Sinopsia

MMXV, Mikel Urdangarin: Zornotzako kantariaren disko berriak, bere karrerako hamargarrenak, Elkar argitaletxearen katalogoan ikusiko du argia. Apustu berezi eta zintzo bat erakusten digu honetan, urte hasieratik bakarka eskaini dituen kontzertuen bilduma baita, zuzenean eta bakarka. Biluztasun honetan aurkezturik, kantariak kantuetan duen seguritatea eta konfiantza aurkeztu nahi digu, aurretik publikoarena jaso baitu erruz. Urriaren 4an Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko duen kontzertua izango da disko honetarako grabatuko den azkena eta, ondoren, grabaketa guztiak kontuan hartuta, ederra, zuzena eta bere soiltasunean ikaragarri aberatsa den disko berria aurkeztuko da azaroaren erdialdean.