NABIL

Autorea: Amaia Zubiria

EAN: 8436007082626

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2008

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Amaia Zubiria euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jabe da. Magia handiarekin nahasten du kantuaren sentimendua kantatzearen plazerarekin, eta entzuleak, azkenean, ahotsaren lilurak harrapaturik, haren uhinen menpera gelditu baino ezin du egin.

Disko berri honek, iturri zaharrari darion ur beti berri eta freskoaren modura, errepertorio klasikoari helduko dio, bereziki Iparraldeko tradizioa ekarriz (MAITIA NUN ZIRA, AMODIOA ZOIN DEN ZOROA, URA ISURIRIK, GOIZEAN ARGI HASTEAN, NIK BADUT MAITEÑO BAT, KALLA KANTUZ, ADIOS IZAR EDERRA, PRIMA EJERRA…), amini bat hegoaldetik (DONOSTIAKO HIRU DAMATXO, AMA EZKONDU EZKONDU,..), hala nola historikoak izan diren bi emakume kantariren kantu zoragarri pare bat ere (Lurdes Iriondoren HALA ERE eta Estitxuren AVE MARIA ezagunak).