NOIZ ARTE?

Autorea: Epelde Eta Larrañaga

EAN: 8436007062802

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika

PVP originala: 7.95 €

Erosi

Sinopsia

Oraingoan aurkezten dugunak, “noiz arte?” (Triki/Elkarlanean), Epelde eta Larrañagaren bigarren lanak, alegia, aurrekoaren arrastoa sakondu eta finkatu egiten du. Tomas Epelderen sena eta Angel Larrañagaren etorria, sinesgarritasunez beteriko hamalau pieza fresko eta sentikorretan pol-polka urtzen dira. Diskoa kantuz kantu aletzen doan heinean, entzulearen barruan, aintzineko sentimenduak, lurrarekiko loturak, iraganeko bizitza sinple baina asegarri eta intentsoaren ebokazioa handituz joaten da, festa bero, luze eta emankor bat antolatuz.
Tomas Berasaluze “Epelde” eta Angel Larrañaga, langile eta musikari ditugu, herriko semeak, jator eta xumeak, ilberriak eta ilbeherak bizitzarako kontutan hartzen dituztenetakoak, festazale amorratuak, sentikor bezain umoretsuak; bihotzean daramatzate trikitixa eta bertsoa eta “noiz arte?” dugu beren emaitzarik autentikoena, borobilena, herri langileak herriarentzat sortzen duen erromeria askea.

2001eko martxo-apirila artean Elkarlanean estudioan grabatu eta nahastua.
Grabaketa: Cesar Ibarretxe – Jean Phocas
Nahasketak: Cesar Ibarretxe
Produkzioa: Iker Goenaga
Argazkiak: Juantxo Egaña
Diseinua eta maketazioa: Borja Goitia

—————————-

1.- Samiño
2.- Ilberri edo ilbeherak
3.- Plazarik plazara
4.- Oleta
5.- Garo sailean
6.- Aita-semeak
7.- Mahasti baten ondoan
8.- Larpe
9.- Hau da hau
10.- Ezin leike hola
11.- Euskara harkaitzetik
12.- Kirolaren harrobia
13.- Trikiti herria
14.- Dator foxa