SENTITZEN NAIZ

Autorea: Maixa

EAN: 8436007068064

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika modu onekoak

PVP originala: 7.95 €

Erosi

Sinopsia

“Sentitzen naiz” bakarka kaleratzen duen estreinuko disko honetan, mundu barnekoi eta intimoan murgiltzen da, sentimentu preziatu eta gordeen eremuan, bihotzean pil-pilean daraman sentsibilitateari aterabide samur eta amoltsua eskainiz. “Sentitzen naiz”, bihotz bero eta zintzotasun handiz buruturiko lana duzu; Maixak eta taldeak, une intimo eta erlaxatuetan entzutea gustatuko litzaiekeen musika eginez, berezko nortasun eta aparteko sinesgarritasuna lortzen dituzte disko honen bitartez. Sinpletasunean abiapuntua ezarrita, bizitzaren zenbait momentu eta momentu horiek sortarazten dituzten sentimenduak kantu bilakatzen dira “Sentitzen naiz” honetan, hamabi kantu goxo eta kilikagarrietan zipriztindurik, tarteka intentsoak eta bizi-biziak, tarteka lasaiak eta baketsuak, baina beti ere sotilak, zaporetsuak eta xehetasunez beteak. Musika da, azken finean, sentipen unibertsalen adierazpiderik naturalena. 2002ko urtarrilean Andoaingo Garate estudioan zuzenean grabatu eta nahastua. Teknikaria: Kaki Arkarazo Produkzioa: B.V.A. Triku Nahasketak: Kaki Arkarazo eta B.V.A. Triku Argazkiak: Aitor Ortiz Diseinua: Iñigo Ordozgoiti 1- Ene Zuhaitza 5:08 2- Konturatzerako 4:21 3- Begirada 5:14 4- Agurra 4:40 5- Bidaia 4:19 6- Zu zattut 3:35 7- Hodei batean 4:05 8- Oroitzapenek… 4:27 9- Marmario 4:40 10- Eman muxu 4:14 11- Sentitzen naiz 4:35 12- Irri eginez 3:08