SOINUGORRI

Autorea: Iker Goenaga

EAN: 8437000412212

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Soinugorri (Triki-Elkarlanean 1998) bere bakarkako lehen diskoa hau, goian aipaturikoa ardatz delarik, Iker Goenagaren kreatibitate garatu eta porrokatuaren arragoa duzu: musikarekiko duen konpromezua tinko eta amablea dela medio, urte askotako lan mardul eta serioaren isla.
I.Goenagak musika maite du, berezko grinak maite diren intentzitatearekin. Sustraiak maite ditu, adarrak bezainbeste, bien arteko lotura eta menpekotasunaz jabetzen baita. Herria maite du I. Goenagak, bere malenkonian, bere une zoriontsuetan, bere festa ludiko zein dntza izerditsuetan eta, konturatu gabe, Soinugorri izeneko disko honetan, humanitatea, tradizioa eta naturarekiko sentikortasun eta solidaritatea azalerazten ditu, intuitiboki. Melodia sinple, jostari eta sendoen gainean 14 kantu eder eraikitzen dira, espazioan lasaitasunezko uhal bat zabalduz.
Soinugorri honetan eskaintzen den izate akustikoa da, momentu honetan, Iker-en apostua: norberaren tradizioaren arrastotik galdu gabe, identitate handiko musika moderno, unibertsal eta iraunkorra sortzea.
Bai polita, ausarta, aparta, txikia, bitxia, bizia gure Soinugorria.
Iker Goenaga: Soinu txikia eta ahotsa.
Karlos Aranzegi: Perkusioak.
Beñat Barandiaran: Gitarrak.
Juanjo Cabezon: Baxua.

1998.eko udaberrian Elkarlanean estudioan Jean Phocas-ek grabatu eta nahastua.
Produkzio artistikoa: Iker Goenaga & Jean Phocas.
Moldaketak: Iker Goenaga.
Argazkiak: Iñaki Edroso.
Diseinua: Iñigo Ordozgoiti

——————————-

1.- Langileak
2.- Bazen nonbait
3.- Zure inguruan
4.- Muxar
5.- Aratz
6.- Karlos Balts
7.- Lurra hiltzen
8.- Ilargia
9.- Arrats erorian
10.- Ametsak
11.- Soinugorri
12.- Gauerdiko dantza
13.- Primi-Rufino
14.- Elgeta