SORMINETAN

Autorea: Anje Duhalde

EAN: 8436007081773

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2006

PVP originala: 8.30 €

Erosi

Sinopsia

Kantu ederrak, sendoak, helduak, emozioz beteak, sobrietatearen indarraz jantziak. Modu honetan datozkigu bilduta Anje Duhalde kantari historiko bezain karismatikoaren SORMINETAN izeneko disko berri honetako 13 abestiok. Betidanik mugak, adinak hala nola zatiketen gainetik egon den artista honek, harritu egiten gaitu berriro bere lan disdiratsu honetan: alde batetik, sorkuntzan aberatsa bait da eta bestetik produkzio artistikoak zein teknikoak, zirraraz jositako countryblues-rock-aren soinu zuzen eta eraginkorrean asmatu duelako. Hasteko, grabaketaren prozedurak, zalantzarik gabe, lanari sinesgarritasuna eta entzuketarako erakargarritasuna gehitu dizkio, berrizalea bezain aurrerakoia izan bait da; lehenik ahotsa eta horren ondotik taldea zuzenean errejistratzeak, artistak bere lan taldearengan utzi duen konfidantzaren seinalea ezezik, projektu honetan Duhaldek duen erabateko zihurtasuna adierazten digu. Anje Duhalde: gitarra akustikoa eta ahotsa Rafa Rueda: gitarra elektrikoak Rufo