THE KLUBA

Autorea: The Kluba

EAN: 8436007083197

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2009

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

The Kluba Juantxo Skalariren egitasmo musikal berria da, munduan zehar 600 kontzertu jo, 10 urteko ibilbidea egin eta 6 disko argitaratu ondoren. The Klubak Skalariak dakar gogora, baina aire berritu batez: ikuspegi musikal zabalagoa, musika bandaren bestelako izaera eta ikuskizunari eta originaltasunari garrantzia emango dion zuzeneko taularatzea. Eragin musikal ugari baditu ere, hiru talderenak nabarmen daitezke: The Clash, Stray Cats eta The Pogues. Horri guztiari JSK-k (Juantxo Skalari Kluba) hastapenetik berezkoa duen Jamaikako kutsu melodikoa erantsi behar zaio. Lirikari dagokionez, Klubatarren poesia nagusitzen da, baina egunerokotasuna eta ukitu kaletarra darie kantuen hitzei. Poesia, poesiaren aurkakoa, intimismoa, mezua… Pardal Roquer (kontrabaxua) eta Lleidako Combo Roquerrek laguntzen diote JSKri taldean. J. Butxaca bateria jotzailearekin eta Marqués gitarra jotzailearekin osatzen da banda. Apirilaren 23tik aurrera dendetan!!