THE USKI'S * ITXOSUN ZARATI

Autorea: The Uski's

EAN: 8436007081322

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika

Edizio data: 2015

PVP: 7.16 €

Erosi

Sinopsia

Diskoa indartsua da, itsasoaren kolpearen antzekoa. Indartsua bere sinpletasunean. Abesti errazak bi zutabe nagusitan banatuak: alde batetik, melodia eta koru bikain eta bustitzaileek, eta bestetik, gitarra surfero distortsionatuek samurki diraute. Melodietan eta koruetan dagoen indar basatiak berehala suntsitzen du edozein gorputz eta lapak bezala itsasten dira burmuinean. Koruak lau ahotsetara eginak daude eta musikalitatea zirrikitu guztietatik ateratzen da. Kantuak lehen segundutik gozatzen dira, eta ez dute inolako musika progresiorik behar. Hasi eta ziplo uzten zaitu “Itxosun zarati” diskoak. Niri askotan datozkik burura The Beatles The Uski?s entzuten dudanean. Gitarra distortsionatuak eta erritmo surferoak eta hondartzazaleak dira, baina edozein unetan eta edonork entzutekoak. Beach Boys taldearen aurrean nagoela ematen dit. Dantza, gerri mugimendua, izerdia. Dantza eta melodia. Itsasoaren zarata du alde guztietatik. Hitzetan itsasoa dago present. Musikan itsasoaren zaratara garamatza The Uski?s taldeak. The Uski?s higatzailea da alde guztietatik.