TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON – POXPOLIÑA

Autorea: Batzuk

EAN: 8436007084125

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2011

PVP originala: 9.95 €

Erosi

Sinopsia

AITZOL ETA EUSKAL PIZKUNDEA
Jose Ariztimuño Olaso, Aitzol-en fusilamenduaren 75. urteurrenean, Tolosako Udalak abiatutako ekimena Txirri, Mirri eta Txiribitonek ere, beste askok bezalaxe, geureganatu nahi izan dugu eta berak bultzatutako Euskal Pizkundea gogoan izan.
XX. mendeko hasieretan euskara eta euskal kultura berpizteko hainbeste ahalegin egin zuten gizon-emakume haiek gogora ekarri, beren jarduna ez zela alferrikakoa izan eta beraiek erakutsitako kemenari esker hil zorian izan zena egun ederki pizturik dagoela aldarrikatu nahi dugu. Baita, poz eta alaitasun giroan haiekiko dugun zorra aitortu ere.