VIL, LUIS & LA MALA CRIANZA – SAPOS Y CULEBRAS

Autorea: Luis Vil, La Mala Crianza

EAN: 8436007082299

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2007

PVP originala: 9.95 €

Erosi

Sinopsia

Beste musika talde batzutan partaide izan ondoren,”IRONIC CANCER PHOBIA”, “DRELLAS”, “TRITURBO”, “RICO AMOR” eta “LINGERIE”, bere bakarkako lana aurrera eramatea erabakitzen du eta zuzeneko kontzertuetan LA MALA CRIANZA-K babestuta. Josean Valle-rekin batera, “RICO AMOR”-en garaietatik elkarlana egin duenarekin, hiru diska landu dituzte etengabeko soinu garapena erakutsiz, australiar influentziadun Rock Hibrido eta Outsiders-en kanta artean.
“Sapos y Culebras”-en, bere azkeneko diska, akorde bakarreko riff-etan oinarritutako erritmo obsesibodun abestiak daude, abesti lasaiak, tentsiodunak, danbadadunak eta beste batzuk erdi-erritmo elektoakustiko artean bogatzen direnak. Produkzio gordin baten menpean eta edozein motako artifizio efektistatik aldenduz bere souinua zarata eta melodia, Kaosa eta kontrola, zuri-baltzaren mugapuntu artean mugitzen da.
Hitzak arruntasunarengandik ihes egiten dute sistemaren formak ironia eta sarkasmodun kolpeen bitartez kritikatzeko beharra ondoratuz. Injekzio politikatik poesia existetzialara, LUIS VIL-en abestiek, ez dute mundua aldatu nahi, ezta kontzientiak astindu be ez. Ezin eusteko haserreari irtenbide bat topatzea bilatzen dute soilik.
LUIS VIL-en abestiak bere grabaketa estudioan jaio dira, Aiara aranako landalur baten, bere etxean. Bateria izan ezik, Joseanek grabatzen duena, beste instrumentu guztiak grabatzen ditu berak, nahasten du, produzidu eta masterizatu egiten du. Estudioan ordu mordoak ibilia izateak eta baliabide teknikoak menperatzeak bere lana nolabaiteko pertsonalitatea edukitzea eragiten dute, bai konposizinoan, baita soinuan ere. Prozesu guztia, LA MALA CRIANZA-ren iritzi, kritika eta ekarpenen eraginak bideratuta ematen da, beti hor aloban, VIL unibertsoaren barruan bira ta bira dabiltzaten sateliteak.