XABI SAN SEBASTIAN * OSPELA

Autorea: Xabi San Sebastian

EAN: 8436007083043

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2009

PVP originala: 5.95 €

Erosi

Sinopsia

Xabi San Sebastian (Donostia 1967) ez da berria musikaren munduan. Prestakuntza sakonean eta aparteko talentoan oinarritu du bere Ibilbide mamitsua. Euskal Herrira itzuli eta Izotz taldeko kantari zein gitarra jole moduan hasi zen eta zazpi urtez taldeko gitarra eta ahotsen arduraduna izanik. Aro hau bukatu eta beste lau urtez Alboka taldean kantari aritu zen. Esperientzia honen emaitza, Euskal Herrian zein munduan zehar ehundaka emanalditan eta 2 diskotan. 2004an bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen (“Orai”). Telebistan ere aritua dugu Xabi San Sebastian eta 2006.ean ETB-ren EKO izeneko saioko irabazle suertatu zen Xabier Lete-ren “Xalbadorren Heriotzean” kantaren bertsio zoragarri batekin. Orain bere taldearekin datorkigu “Ospela” soul, bossa eta pop rock-eko disko freskagarri eta bikain hau aurkeztera.