XALBADOR BAT*BATEKO MIRAKULUA

Autorea: Xabier Amuriza

EAN: 9788483317099

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika

PVP originala: 7.95 €

Erosi

Sinopsia

Munduan hain hedatua egon den eta hizkuntza nagusietan tamalez galtzeko arriskuan dagoen bat-bateko bertsogintzak euskaraz bizi-bizirik dirau, indartsu eta indartuz. Euskal hiztunen artean, denek ezagutzen dute bertsolaritza, gehienek miresten dute, askori noizean behin entzutea gustatzen zaio, ehuneko hogeita bost bat bertsozale da eta ehuneko hamar bat zale amorratua. Euskal bertsolaritzak dituen adar bietan (bat-batekoa eta bertso jarriak) gailurrik dudagabeenetako bat Fernando Aire “Xalbador” izan da, “Urepeleko artzaina”. 1920an sortu eta 1976an hil zen. Bizitzan goraipatua (nahiz eta sarritan ez hain ulertua) izan zen Xalbador; hil ondoan, ordea, mito bihurtzen ari da. Haren bertso jarriak ia Euskal Herriko kantari guztiek kantatzen dituzte. Disko honetan, bat-bateko bertsoak bakarrik eskaintzen dira, antologia gisan, batez ere txapelketetakoak, non harrigarriro nabarmentzen den “Xalbadorren mirakulua”. Xabier Amurizak, Euskal Kultur Erakundearen laguntzaz, buruturiko proiektu honek, Xalbador-en sormenaren erakusgarri izan nahi du eta pertsonaiaren inguruko dokumentu historikoa .Sentimendu eta talentu handikoa zen Xalbador, eta hau guztia bat-batean, txapelketetan, are nabarmenago gertatzen zen. Hain zen bera emankorra, joria, ironikoa, sentikorra, baliabide amaiezinezkoa, non bere belaunaldikoek ezezik, oraingo bertsozale guztiek ere, errespetu eta miresmena erakutsi baitizkiote eta disko-liburu honen bitartez, etorri eta sena handiko bertsolariari omenaldi moduko bat eskaintzen zaio, Xalbadorren mirakuluak gure herriaren oroimenean luzaz iraun dezan. 2.000. urteko udan zehar Elkarlanean estudioan Jean Phocasek grabatu eta nahastua. Produkzioa: Xabier Amuriza Diseinua: Iñigo Ordozgoiti Argazkiak: “Odolaren Mintzoa” liburutik hartuak (Sendoa Argitaletxearen adeitasunez) Grabaketa artxiboa: Euskadi Irratiaren adeitasunez Kantariak: Xabier Amuriza (Xalbadorren bertsoak) / Mikel Mendizabal (Uztapiderenak) / Peio Ospital (puntu jartzaile) Esatariak: Pantxoa Etchegoin / Kattalin Totorika / Mikel Mendizabal Begiralea: Daniel Landart (Euskal Kultur Erakundea) ————————— 1.- Ni naiz 2.- Edari gustokoa 3.- Mera batek 4.- Gabaz eta egunaz 5.- Zuk, Joxe Migel 6.- Igeldoren azpian 7.- Haur beharretan 8.- Amatxiren eskuak 9.- Hizkkuntza bizi dedin 10.- Frantsesaren kontua 11.- Bizia edo laguna 12.- Sorginarenak 13.- Emazte zenaren soinekoa 14.- Aezkoako apeza 15.- Maite zaituztet oraindik 16.- Jaiotzako negarra 17.- Argisentian 18.- Oheari 19.- Bertsotan txit iaioa 20.- Maitasunaren meneko 21.- Irria