XENPELAR / BILINTX

Autorea: Xabier Lete

EAN: 8436007063014

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Berrehun urtez bertsotan izeneko bilduma honetan, gure historiaren azken 200 urteotako bertsolaririk herrikoien eta karismatikoenen bertsorik esanguratsuenak topatuko dituzu (denetara 81 kantu): Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertsoak, Xabier Letek kantaturik, betirako geldituko den lan aberats batean bildurik.
Berrehun urtez bertsotan, produkzio lantsu eta nekeza izan den arren, orain kalean delarik, alaitasunerako motibo bat gehiago dugu proiektu honetan lan egin dugun guztiok, egindakoak harro eta baikor sentiarazten gaituelako. Alde batetik, lanaren dimentsio kulturalak produktu mamitsu eta interesgarria aurkezten digu eta, bestetik, Xabier Leteren interpretazioak berak zentzu berezia ematen dio bildumari, kantatzen dituen bertsoak barren-barrenetik bizi ez ezik, bertsolari bakoitzarengan eta haren garaian ere murgiltzen baita. Aspaldi sortutako bertsoekin, sorkuntza berri eta eder bat gertatzen du Xabier Letek; melodien moldaketa gozo, soil eta oparoek (Karlos Gimenezen eskutik), azkenik, bertsoak ludikotasun freskoaz janzten dituzte eta zeharo erakargarri bilakatzen.

1999, 2000 eta 2001. urteetan zehar Elkarlanean estudioan grabatu eta nahastua.
Teknikaria: Cesar Ibarretxe
Xabier Leteren argazkiak: Joseba Urretabizkaia
Bertsolarien argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bestelako argazkiak, diseinua eta maketazioa: Juanma Aramendi

1.- Salbatoreko erromeria
2.- Fueruen alde
3.- Abenduko sermoia
4.- Burnibideko frantzesei jarriak
5.- Betroi batenak
6.- Iya guriak egin du
7.- Ezazu zitaz kupira
8.- Biyotz erituba
9.- Zaldi baten bizitza
10.- Pozez ta beldurrez
11.- Gaztetan jarriak dama bati
12.- Juana Bixenta Olabe
13.- Bein batean Loiolan