XIBEROA * LA SOULE : CHANTS ET TRADITIONS
Autorea: Batzuk
EAN: 8436007070043
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Cd modu onekoak
PVP originala: 8.95 €
Sinopsia
Euskal Herria eremu zabal eta oparoa dugu; txoko, kolore, usain, ur, haize, eguzki, elur eta laino, baso sakon eta zelai mugagabe, lamien errekak eta jainkoen ferekak.
Gure geografia aberats honen barruan badira zenbait leku gure oroimena zein identitatea bereziki piztu eta jazten dituztenak, horien artean, nagusiki, NAFARROA eta XIBEROA ditugu. Territorio epikoak, mugagabeak, hainbat eta hainbat sentimendu, xamurtasun, gordinkeria eta kantu eder bezain eternoren iturburu izan eta izango direnak. NAFARROAk lurrarekin lotzen gaituen bitartean, XIBEROAk bortu altuetako zeruetara eramaten gaitu.
Esku artean dituzun bilduma bi hauek, aurrekoaren testigu izan nahi dute, baita gure katalogoan ditugun kantu eta interpreteen isla argia ere.
————————
1.- Lexarduarte ezkutixa (Jean Mixel Bedaxagar)
2.- Agur Xiberoa (Etxahun Iruri)
3.- Gure Xibero xokoa (Jean Bordaxar)
4.- Ahaide delizius hunta (Pier Paul Berzaitz)
5.- Xarmangarri bat badüt (Maddi Oihenart)
6.- Oriko xoria (Pantxoa eta Peio)
7.- Xiberotarren üsantxak (Jean Bordaxar)
8.- Zuberoa II (Benito Lertxundi)
9.- Kadrilla (Jean Mixel Bedaxagar)
10.- Libro etxen (Abrekeria) (Etxahun Iruri)
11.- Txori erresinula (Jean Mixel Bedaxagar)
12.- Orhiko xoria (Erramun Martikorena)
13.- Ibañetako kanta (Pantxoa eta Peio)
14.- Matalaz (Benito Lertxundi)