XIRIMIRI

Autorea: Oskarbi

EAN: 8436007084538

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2012

PVP originala: 15.95 €

Erosi

Sinopsia

Oskarbi, Xirimiri: Herri kantutegia eta euskal poesia, biak ere bokal-harmonia berezi batean oinarrituta, izan dira 1960ko hamarkadaren erdialdera sortutako talde honen ibilbidearen ardatz nagusi.

Garai hartan hain ohikoak ez ziren zenbait doinu (jazza, gospela) kaleratzen aitzindariak izan ziren, eta, Luis Romeroren eraginpean, Ez dok Amairu mugimenduan parte hartu zuten.

Hemen aurkezten dizuegun Xirimiri diskoarekin Oskarbi bere jatorrietara itzuli da. Herri kantak eta euren sormeneko konposizioak eta letrak tartekatzen dituzte. Hiru poema berri: bata Oskarbiren diskoetan ohikoa den Bitoriano Gandiagarena, beste bat J. L. Trekurena eta hirugarrena Xabier Leterena. Horiek guztiek halako molde berezi bat ematen diote musika talde bikain honen abestiei.