ZATOZ, IZPIRITUA ! – EUSKAL ELIZAREN TRADIZIO BERRITUA

Autorea: Batzuk

EAN: 8436007081797

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika

Edizio data: 2006

PVP originala: 7.95 €

Erosi

Sinopsia

Mezetako kantuak, dudarik ez dago, errepertorio popularraren barruan kokatzen dira. Beren egituraketa melodikoa, arima zein izpiritua arintzeko burutua da nonbait eta astez aste, urtez urte, funtzio lasaigarri hori bete izan dute. Kantuok berez duten dimentsio musikalak kristautasunaren eremuak gainditzen ditu eta, zuzenean, erlijio eta filosofia guztien gainetik izpiritualitatearen esparruan kokatzen dira.
Honako bilduman, Hego zein Ipar Euskalherriko mezetan kantatu ohi diren kantu ederrenen alde eraberritu eta musikalena aurkezten da, nolabaiteko euskal ?Godspell? bat estreinatuz. Organoaren ordez, soka sekzioaren dentsitatea agertzen da eta bestelako musika instrumento klasiko zein herrikoiez, mundu popular berezko bat sortzen da, oso gurea eta oso denona. Karlos Gimenez-en moldaketek, produktoaren kalitatea bermatzen dute.
Beasagingo Loinaz Abesbatzaren presentzia, kantuz kantu ageri diren hainbat bakarlariren ahotsekin alderatzen da (Pier Paul Berzaitz, Peio Ospital, Amaia Zu