ZEBRA
Autorea: Anari
EAN: 8436000883039
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Cd modu onekoak
PVP originala: 8.95 €
Sinopsia
Beruna urtu zenekoa: beruna urtu egin zaigu Zebra disko honetan. Anari kantariak lortu du. Ezer ez da sortzen, ezta desagertzen ere. Elementuak aldatu besterik ez dira egiten. ZEBRA NAIZ ORAINDIK. LEHEN ZURIA MARRA BELTZEZ. ORAIN, BERRIZ, BELTZA MARRA ZURIZ (Zebra). Musika zuri-beltzean oparitu izan digu Anarik orain arteko bi diskoetan (Anari, 1997; Habiak, 2000). Denok ere bizitzen hasi ginenean, oihal zuri garbia zelako gure bizitza, ezta? Baina ohiala berehala hasi zitzaigun marra beltzez zikintzen, ala? URA GARELAKO GARA NAUFRAGOAK (Naufragoak). Zebra (2005) hirugarren disko honetan, ordea, kontrakoa kontatzen zaigu: itzulerako bideari nola ekin dion Anarik urte hauetan. Goruntz ari da orain, lur eta ur azalerantza. Horretarako, aingura hegodunak asmatu ditu!