ZORAMENA

Autorea: Gatibu

EAN: 8436007074096

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika modu onekoak

PVP: 7.16 €

Erosi

Sinopsia

GATIBU
“Zoramena”
Gatibu rock esparruetan mugitzen da. Sentipen desberdinen koloreak hartuko ditu. Beroa, hotza, alaitasuna, tristezia, ekintzaile, nareatzaile, festazale, hausnarketazale. Gatiburen “Zoramena” honek oso garrantzitsua bilakatzeko osagai asko baditu ere berez, disko honen tenperatura pilo bat igotzen da laguntzaile zerrendari erreparatuz gero. Robe “Extremoduro” eta Fito “Platero y Tú” kantari ditugu abesti banatan, eta honi erantsi behar zaio egiten dituzten koruak. Robek (Mila doinu aidien) zein Fitok (Urepel) euskaraz abesteko erronkari eutsi diote, kantuek eta leloek preso hartu dituztelako. Hasieran koruak baino ez zituzten egin behar eta azkenean Gernikako euskaran jo ta su dihardute. Batizek, botilero lanak egiteaz gain, koru mordoa sartu ditu. Iñaki “Uoho”k hammond organoa jo du eta baita hainbat koru sortu ere.