ZURE BEGIEK

Autorea: Mikel Markez

EAN: 8436007082688

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2008

PVP originala: 15.95 €

Erosi

Sinopsia

Hogei urteko ibilbidea zaila da disko xume batean laburtzen. Kantariak kanta onak egiteko gustua eduki behar du, baina baita ere bere kanten artean entzuleari gustukoak izango zaizkionak aukeratzekoa. Mikel Markezek bi dohainak agertzen ditu disko honetan.
´Zure begiek´ kanta enblematikoak ematen dio hasiera lanari. 18 urterekin egindako grabazio zaharrari soka-akorde berriek dotorezia eta sakontasun harrigarria ematen diote. Ondoren datorrena disko argitsu bat da, eta argigarria, batzuei begiak zabalduko dizkiena, Markezek eraman duen eboluzioa miresteko. Beste batzuek, agian, nahiagoko dute iraganeko gozamenak berritzea. Ez bat eta ez beste ez dira eskutsik geratuko.
´Zertarako mugak jarri´, ´Gizartearen eraikuntza´, ´Imajinatzen zaitut´ eta beste kantu bikainak hobetu egin dira urteekin, dudarik gabe. Egitura sendoko kantuak ziren seinale, gero ere iradokorrak izaten jarraitzeko eginak.
Batzuetan grabazio originalak mantenduz, beste kanta batzuk berriro grabatu ditu Markezek,