ZUZENEAN * HEMEN ETA ORAIN (CD+DVD)

Autorea: Hesian

EAN: 8436007084620

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika

Edizio data: 2013

PVP originala: 10.50 €

Erosi

Sinopsia

Zuzenean – Hemen eta orain (CD+DVD), Hesian: Nafarroako Sakanako harrobiko talde karismatikoenetakoa da HESIAN. Agertokietan urte batzuk daramatzan arren, garai batean bezala segitzen du publikoarekin konektatzen. Talde oldarkorra da, zuzena eta aktiboa. Urte gutxitan, errepertorio indartsua bezain koloretsua erabiliz, bereganatu du euskal publiko gaztea. HESIAN taldeak ilusioa sortzen du. 2013ko otsailaren amaiera aldera argitaratuko dute euren seigarren lana, Oihuka diskoetxearekin. Disko berezia da, errotik: iraupen luzeko zuzenean grabatutako CD/DVD euskarrian aurkezten baitute bandaren oinarria. “Live” formatuan aurkeztuko duten lehena den arren, hasierako ilusioa, errepertorio indartsua eta jarrera bizia biltzen du honako lan
honek. Irudien bidez, 2012ko abuztuaren 14an eskainitako kontzertu gogoangarria dastatu ahal izango dugu, aparteko elkarrizketekin aberastuta. Audioan berriz, Gernikako kontzertuaz gain, aparteko beste zuzeneko grabaketa batzuk ere azaltzen dira.