(LIB+CD) GURE OROITZAPENAK. POEMA MUSIKATUAK

Autorea: Joseba Sarrionandia

ISBN: 978-84-9027-837-6

EAN: 9788490278376

Edizio data: 2018

Erosi

Sinopsia

Gure oroitzapenak, poema musikatuak (LIB+CD). Joseba Sarrionandia. 

Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik, hainbat musika-taldek eta bakarlarik egindako 32 kanta bildu dira Gure Oroitzapenak izeneko disko-liburu honetan.

Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak hautatu dira. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Gose, Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga, Berri Txarrak…

Bestetik, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, egungo artista esanguratsuenen eskutik: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego, Jexuxmari Lopetegi, Beñat eta Julen Achiary, Libe, Iñigo Muguruza eta Andoni Basterretxea, Mice, Xendarineko Ahizpak, Angel Katarain.

Testu zahar eta berriak, kantari beterano eta gazteak, estilo eta estetika askotakoak, Joseba Sarrionandiak belaunaldi desberdinengan esanahi eta gogoetagai berriak sortzeko duen ahalmenaren erakusgarri.