(LP) SALVE

Autorea: La Polla Records

EAN: 8436007083685

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Lp euskal musika

Edizio data: 2010

PVP originala: 18.95 €

Erosi

Sinopsia

Gure diskogintzaren hastapenetik ekoiztu eta argitaratu diren milaka diskoen artetik, banaka batzuk funtsezkoak direla esan dezakegu, gure oroimenean dirdira berezia sortzeaz gain, gure musikaren eta musika industriaren garapenerako ezinbesteko erreferentzia bait dira. Munduan ere gertatu bezala, gure herriaren eboluzioa ulertzeko zenbait artista hala nola zenbait kantu eta lan fonografiko kontutan hartzea ezinbestekoa da, sena artistikoaren ahalaz, aurreko denboretako tradizioak irauliz, denontzat onuragarriak izan diren bide berriak zabaldu dituztelako, lurralde ezezagunetako pioneroek egin ohi duten moduan. Aurrekoaren harira, ELKAR MUSIKA-k binilo bilduma berri bat aurkezten dizue. Gure musikaren ibilbidean oraindik ere erreferentzia diren hainbat disko bere jatorrizko euskarrian eta formatoan berriro ere argitaratuz, nolabait, gure iturburuak hobeto ezagutuzeko beta izango dugu eta horren ondorioz, orainaldia hobeto entelegatzeko balioko du, zalantzarik gabe. 2010.eko udazkenean argitaratuko dira bilduma horretako lehen sei erreferentziak, belaunaldi oso baten banda sonoroa osatu zuten sei talde edo kantariren lehen lanak, esentzialenak: Barricada, La polla records, Kortatu, Cicatriz, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika. Bildumaren presentzia ezin zainduagoa duzu, 180 gramotako biniloak, master guztiak Elkar estudioko Jean Phocas teknikariak gainbegiratuta eta egokituta daude, liburuxka guztiak errebisatuta eta osatuta daude (letrak, argazkiak…), disko zenbaitetan zenbait “bonus track” gehitu ditugu…, Gure ahaleginez eta maitasunez beterik datoz, zalearentzat oso bilduma kuttuna eta gogoangarria sortzeko asmoz. La Polla Records taldea 1979.ean sortu zen Arabako Agurain herrian Evaristo (ahotsa), Fernandito (bateria), Malegin (baxua), Txarly (gitarra solista) eta Sume (beste gitarra) taldekide zirela. Haseran taberna edota garagetan jotzen ibiltzen ziren eta 1983. urterarte ez zuten beren lehen grabaketa argitaratu: “¿Y ahora que?”, Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen 4 abestitako EP bat. Disko bitxi honetako kantak, oraingoan berrargitaratzen dugun binilo honetan sarturik daude “Bonus track” bezala. 1984.ean, halere, “Salve” izeneko 19 abestiz osaturiko LPa argitaratu zuten. Disko historiko honek, garai baten hasera markatu zuela esan daiteke, gerora Euskal Herrian zein Españan ere sorturiko punk talde guztien erreferentzia diskoa izan delarik. Letretan, gizarte eta antolakuntza alienatzailearen aurkako mezu zitalak ageri dira, kritikak, satirak,…,opresioa eta injustizia suposatzen duten giza adierazpenen aurka beti, disko honek zeru berri bat ireki zuen etorkizunean punkaren magaletan etorriko ziren talde mordoarentzat.